Izaskun Canga

Whiskey botila bat (Whiskey in the Jar) - Ukelele Tutoriala

Kaixo, ukelelezale maitiok! :) Berriz ere nator tutorial batekin, Irlandako kantu famatu bat ukelelez jotzen ikas dezagun. Euskarazko letra Deiedra taldeko lagunek moldatu zuten orain dela urte batzuk, eta hori da oraingo honetan erabiliko duguna, hain zuzen ere.

Aurreko sarreran esaten nuen moduan, abesti hau benetan maite dut. Eta, gainera, oso erraza da ukelelez jotzeko! Lau akorde baino ez ditu, eta erritmoa nahiko sinplea da. Beraz, orain dela gutxi hasi bazara ukelelearekin, kantu honekin ausartu ahal zara. Hori bai, lagunak abestera animatu behar dituzu leloarekin hasten zarenean!

Ikusiko duzuen moduan, azkenean armairutik atera naiz eta aurpegi osoa erakustera ausartu naiz :"> Pila bat kostatu zait erabaki hau hartzea, baina ze demontre. Ez al da askoz interesgarriagoa aurpegi oso bat ikustea, nor mintzatzen ari zaizun ez jakin beharrean?

Besterik gabe, hurrengora arte! Ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin!