Izaskun Canga

Zure Doinua (Lor) - Ukelele Cover!

 

Kaixo, ukelelezale maitiok! :) Lor taldearen "Zure Doinua" abestiaren bertsioa ukelelez entzun nahi? Hona hemen bertsioa!

Eguraldi kaxkarra zela eta, ezin izan nuen bideoa nahi nuen lekuan grabatu, eta horregatik fondo gisa leku eder bat egon beharrean, nire etxeko gelatxo bat agertzen da, ordenaturik gabeko liburu guzti horiekin. Hala ere, gustuko izango duzuela espero dut!

Kanta hau YouTuben daukadan kanaleko harpidedun batek eskatu zidan orain dela aste batzuk. Ukelelez jotzeko oso kanta aproposa zela eta, bertsioa sortu nuen, eta hemen daukazue emaitza. Dana ondo badoa, datorren asterako prest izango dut tutoriala. Gogoratu: euskal kantaren bat ukelelez jotzen ikasi nahi baduzue, mesedez esan, eta zerrendan jarriko dut!

Ongi izan eta primeran pasa ukelelearekin! :)