Euskal kalendak
Egilea: Fito Rodriguez
Fito_kin
2015/08/21 11:18

 

Duela urte bete, Napoleonen gerrateko Abuztuaren 31ko suntsiketa dela eta, egun Donostiako kultur zinegotzia den Gasko jaunak Udalaren webean “Donostia Sutan” elkarteak 1813ko gertakariez argitaratutakoaz mozioa aurkeztu zuen. Haren aburuz, “Zenbait historialari eta akademikok, salatu du manipulazio lerratia eta kalitate akademiko gutxikoa dela Donostia Sutan-ek 1813ko suntsiketaren gainean” kaleratutakoa. Bere aburuz, “Adierazpen askatasunak ez du esanahi...

2015/08/07 13:48

 

Ez, ez naiz zigorraz eta azenarioaz aritzen den politikaz jardungo, horretarako aski baitugu egunoro Espainiako Barne ministroaren adierazpenei kasu egitea eta horrek, zinez, asko jaitsiko luke egin genezakeen edozein azalpenen literatur kalitatea...

Ez naiz, halaber, hemen ikusten den kolore nagusiaz ariko…

Ez, Jules Renard idazle, olerkari, dramagile eta kritikari literario ezkertiarrak utzi zigun Axenarioa liburuaz hitz egin nahi dizuet (Poil de carotte,1894).

Izan ere,...

2015/07/19 19:43

 

Irakasleontzat behintzat, udara sasoian, alferkeriak jo egiten gaituenez, nagiaren nagiaz ibiltzea zein gozoa den ohartzen gara. Lanaren gainean eraikitako mundu honetan, aldiz, fama txarra ohi du alferrak. Etxelkalte eta halakoak entzun behar ditu alferrontziak. Eskuzuri ere deitu izan zaio eta argitaletxe batek bere izenez alprojeriaren gorazarrea egin nahi izan bazuen ere begira non dagoen orain Alberdania zena…

Greziako langileria  ere potrojorran egon nahi dutela esan...

2015/06/22 15:19

 

Twist eleberria aurkeztu zuenean mokadu bat hartzen egon ginen Harkaitz Canok eta biok. Literatura molde berriak aitzakia, Harkaitzek “kopia eta atxiki” sistema sinplea erraztea izan dela idazkera telematikoaren ekarpena handiena zioen.

Irakasle gisa, ebaluazio moduetan ere aztertzeak desagertzear  dauden irakaskuntza zaharberritu honetan, zalantzarik ez, mota desberdinetako dosierretan  “kopia eta atxiki” sistemak bere garrantzia badu, eduki.

Betiko...

2015/05/29 11:01

 

Gasteizko alkatearen ipurdiak gogoko du udaletxearen besaulkia, ez edozein ordea, aulki nagusia baizik. Ez omen ditu bere gluteoak hortik apartatu nahi eta, horretarako,  haren ipurmasailen gozamenerako hain zuzen, aspaldi jo zuen gasteiztarrez kanpokoen aurkako gorrotoaren  kanpaia Erkidego Autonomoaren hiriburuan non, denok dakigunez, aldaketa politikorako kanpai hotsak ere ari ziren entzuten.

Halere, kanpokoa kanpora bezalako mezu laburrak xenofobiari  nahiz beldur...

2015/05/13 16:13

 

Udal Hauteskundeak direla eta ETBko azpimarra saioan Donostiako alkatetzarako zerrenden ordezkariek eztabaida izan dute bakoitzak bere proposamenak azalduz. Hautetsi denek nahi dute, jakina, hautesleen onarpenaz gain, gehiengoa lortu ahal izatea eta, ahal dela, Udaletxeko Gobernua gidatzea agintearen ordezkapenean oinarritzen den demokrazia sistema honetan. Telebista saioaren amaieran, ordea, haietariko batek, EH Bilduko zerrendaburua den Juan Carlos Izagirrek, hain zuzen ere,...

1/ 13
azken iruzkinak