0 iruzkin

Ikurrina eta Estelada bat eginik

 

Ez da oraingo kontua nahiz eta gaur bezalako egun batean suertatu. Duela hogeita bost urte NBEko egoitzaren aurrean izan zen, zeinean, New Yorkeko Manhattanen elkartu ginen katalanak eta euskaldunok  nork bere bandera eskuan munduan geure tokia aldarrikatuz. Bagenekien, ordea, jakin ere, hitzezko Nazio Batuen Elkartea, berez, Estatu Batuen Elkarte bat dela, non, eta Estatu Batuetan, hain zuzen ere…baina euskaldun bertsozaleok, errepikapenak, askotan, errima bihurtzen direla jakinda, hantxe bildu ginen bertako maratoia korritzera gindoazenok.

Garaia, 1992a, espainiarrek Ameriketako konkistaren bosgarren mendeurrena ospatzekoa zen eta, halaber, AEBetako lehendakaritzarako hauteskundeak egin beharrekoa. Horretarako sasoi hartan EGIN irratiko berriemaile gisa aritu nintzen sagar handiaren bihotzetik.

Sagar ustelaren zuztarretik, beraz, goizero igortzen nituen nire kronikak Bushen (aita) eta Clintonen (senarra) arteko lehiaz. Jakina, orduan ez zegoen ez internetik ezta korreo elektronikorik ere eta nik telefonoz eta zuzenean egiten nuen dena hango telebistak eta prentsa bertatik bertara segitu ondoren. Bush (aita) denek ematen zuten garaile baina, azkenean, alderantziz izan zen. Clinton ( emazteari), aldiz, denek eman zuten irabazle baina Obamaren eta Trumpen kontra galdu zuen hurrenez hurren.

Hantxe nengoela, esan bezala, Maratoia korritzeko astia izan nuen, ikurrina eskuan eta EGINeko  kamiseta soinean. Hasi aurretik New Yorkeko alkatea, berau gobernatzen zuen sagar handi hura bezain ustela, bostekoa luzatu zidan eta nire bandera nongoa zen galdetu. Gizalegez egingo zuen galdera, agian, baina, batere gizalegerik gabe, inongo estatukorik  ez zela ohartzerakoan, huskeria zela horri kasu egitea otu omen zitzaion eta bideari  jarraitu zion ezer esan gabe. Eta horixe bera kontatu nuen bere garian “korrikolari” aldizkari katalanean.

Aurretik NBEko egoitzaren aurrean egonak geunden euskaldunok eta katalanak batera. Hartan, gure aldarrikapena ezinezkoa zela esaten ziguten bertakoek.

Baina Clintonek (senarra) irabazi zuen eta Clintonek ( emaztea),berriz, galdu. Usteak ustel, bada…

Euskaldunok eta katalanak ez gaude bat eginik espainiar estatuaren barruan Espainiaren kontra baizik eta korritzeko asko falta arren maratoiak egiten badakigu.

 

/
azken post-ak
azken iruzkinak