Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Independentziarako bideak desobedientzia izena du

 

Egun hauetako albisteak desobedientziaren ingurukoak izan dira. Honakoak: Badalonako Guardiako jarduneko 5. Instrukzioko Epaitegiak diligentziak ireki ditu Badalona-ko Udalaren kontra ustezko desobedientzia delituagatik bertako PParen udaltaldearen salaketa bat jaso ondoren.

Halaber, Auzitegi Konstituzionalaren Osoko Bilkurak bermatu du bere goi-karguak kautelazko etetea baimentzen dion lege organikoaren erreforma edo bere erabakiak desobeditzen dituzten autoritate politikoak (Kataluniako Parlamenteko Carme Forcadell lehendakariaren kasua izan litekeen bezala).

Ildo bertik, Mossos D'Esquadrek Montserrat Venturós atxilotu dute CUP-eko buruak estelada Bergako udaletxean eskegitzeagatik Auzitegian agertzeari uko egin ondoren

Adibidez,  Ghandik (1869-1948), Indiako independentzirako mugimenduko buruzagiak estrategia ezbiolentoa eta desobedientzi zibilaren bideak aukeratu zituen, Erresuma Batuak azpikontinente asiarreko kolonietatik alde egin zezan 1947an. Bada, bere burujabetza honela lortu zuen lurraldea bi Estatu ezberdinetan banatuko zuten geroago: India eta Pakistan, hain zuzen. Ildo beretik abiatu ziren ere Myanmar-Birmania eta Tailandia (1947), Malasia (1948-1963), Indonesia, Filipinak, Vietnam, etab., gehienetan borroka armatuari gogor ekin eta gero.

Gandhi pelikula, Richard Attenboroughek zuzendutako filman horren berri ematen zaigu Mohandas (“Mahatma”) Gandhi bizitzan oinarrituta. Filmak Mahatma Gandhiren (Ben Kingsley) bizitza azaltzen du: Hegoafrikan abokatu gazte zenetik- bertoko hinduen eskubideak defendatzen zituena- Indiara itzuli arte- non britainiarren aurka indarkeri gabeko jarkiera bultzatzen zuen.

Mahātmā Gandhi izenaz egin zen ezaguna (sanskritoz: mahā ātmā, “arima handia”). Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta Bapu izena ere ematen diote han, gujarateraz hitzak “aita” esan nahi baitu. Mahatmaren filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko gisa aldarrikatzen du. Bizitza osoan, norberaren erabakia lanaren gainetik jarri behar, eta ez alderantziz, ideia arriskutsua bere bizitzaz babestu zuelako. Oso bizimodu umila izan zuen, soinean zeramatzan arropak berak egiten zituen. Begetarianoa izan zen.

XIX. mendean erreforma garrantzitsuak gertatu ziren Indian. Mugimendu horiek Hinduismo tradizionala, erreforma sozial eta ideia politiko berriekin elkartzea zuten helburu. Arlo horretan, Gandhik eragin handia izan zuen. 1918tik aurrera, indiar mugimendu nazionalistaren buruzagia izan zelako. Borrokatzeko metodo berriak ezarri (grebak, gose grebak) eta borroka armatuari uko egin zion, britainiar dominatzaileei eusteko bakezaletasuna bultzatuz. Kontzientziari egin behar zitzaion so eta desobedientzia zibila ere aldarrikatu zuen; tradizio indioetara itzultzeko deia egin zuen. Lev Tolstoirekin gutunak gurutzatu zituen, bortizkeriaren aurkako kontzeptuan haren eragina baitzegoen. Gatzaren martxa burutu zuen, gatzaren gaineko zergaren aurkako manifestazio handi batek India osoa zeharkatu ondoren.

Askotan espetxeratu zuten eta berehala hartu zuten heroi ospea. 1931n, Londresen izan zen hitzaldi bat ematen eta Indiaren independentzia aldarrikatu zuen. Kongresuan, eskuinarekin elkartu zen eta Nehru bere jarraitzailearekin arazoak izan bazituen ere, hura ezkerraren ordezkari baitzen, independentziaren bideari batera ekin zioten. 1942an, Londresek Richard Stafford Cripps bidali zuen bitartekari nazionalistekin negoziatzeko, baina ez zuten irtenbiderik aurkitu eta erradikalizatu egin ziren. Gandhi eta bere emaztea, Kasturba, kartzelan sartu zituzten eta hantxe hil zitzaion andrea berak, berriz, 21 eguneko baraualdia egiten zuen bitartean.

Indiaren independentziarako funtsezko eginkizunak burutu zituen, baina Pakistan banatu izanak asko desanimatu zuen. Independentziaren ondoren, Gandhi Indiako gizartea eraldatzen saiatu zen eta maila behereneko kastak integratzeko ahalegina egin zuen (shudrá edo esklaboak, pariak edo ukiezinak eta mlecha edo barbaroak), nekazari guneak garatzen saiatu zen bezalaxe. Ez zituen Indiaren independentziaren ondoren etorri ziren erlijio istiluak ontzat hartu; aitzitik, hinduen lurraldeetako musulmanak defendatu zituen. Horregatik, 1948ko urtarrilaren 30ean, 78 urte zituela, Nathuram Godsek, indiar integrista fanatikoak hil zuen. Errautsak Ganges ibaira bota zituzten.

Haren printzipioek gerora arrazismoaren aurka eta demokraziaren alde borroka egin izan duten pertsonaia ugari inspiratu zituzten; Martin Luther King, Jr. eta Nelson Mandela, besteak beste.

Indian eta Pakistanen, Myanmar-Birmanian eta Tailandian (1947), Malasian (1948-1963), Indonesian eta Filipinetan desobedientziak independentzia ekarri zuen.

Kataluniako Badalonan eta Bergan bidea zein den ba omen dakite. 

Bilatu