Klarionez zikin
Egilea: Josean Bueno
Josean_fondoakin
2014/09/08 09:55

Gaurko albistea dugu,  lehen aldiz inkestetan baiezkoa iragartzen da Eskozian independentziaren alde. Egun ederra izango da Europa osoarentzat Eskoziako independentziarena, hala gauzatzen bada: demokraziaren benetako aldarrikapena litzateke, hautsaz edonon harrotuz. Egun batzuk itxaron beharko, hala ere, erreferendumaren emaitza ikusteko.

Kataluniako, Galiziako, Bretainiako, Euskal Herriko soberanismoan funtsezkoa dugu hizkuntzaren gaia, hizkuntzaren aldarrikapena lehen mailako kontua...

2014/08/01 16:48

Nazien garaietan juduen aurkako gorrotoa eta arrazismoa zabaldu zen, baina ez zen kasualitatea izan: ezarritako helburua zen nazientzat. Horrela, urteetan, juduen irudi bat landu zuen bere propagandaren makineriak: azpijokoan trebatuak ziren, diru gosetiak, faltsuak, milaka gaiztakeriaren egileak … , hau da, “benetako” alemaniarren etsaiak. Etsairen irudia eraiki zuten juduen gainean, etorriko ziren ondorio larriak herritar alemaniarrek onar zitzaten. Zeren, irudi horren...

2014/07/14 23:51

Gauzen aldaketak aztertzean interesgarriak izan dira Podemos talde politikoak azken hauteskundeetan lortutako emaitzak. Asko ari da honetaz idazten, eta logikoa da, harrigarri samarra izan baita. Niri bereziki Euskal Herriko emaitzak egin zitzaizkidan deigarriak, bi arrazoirengatik:

  • Alde batetik hemen badugulako, Espainian ez bezala, ezkerreko alternatiba sendoa alderdi tradizionalen joera eta portaeratik urrun dagoena.
  • Eta bestalde, Podemosen egitura, afiliazioa, antolaketa, parte hartze...
2014/06/20 09:30

Batxilergoan Sokrates aurreko filosofoak ikasten genituenean bazegoen pare bat bitxi samarrak zirenak: Parmenides eta Heraklito. Lehengoak adierazten zuen aldaketa ezinezkoa zela eta gauzak beti gauza bera zirela. Heraklitok, aldiz, etengabeko aldaketa aldarrikatzen zuen, errekaren irudi famatu harekin: errekan.inor ez da inoiz ur berean bainatzen.

 

Gure errealitate soziopolitikoa bi jarrera hauek isla dezakete. Izan ere, batzuetan iruditu zaigu Euskal Herria geldiune eterno batean...

2014/05/27 22:46

Europar hauteskundeak pasata, komeni da utzi diguten argazkia arretaz aztertzea. Alderdietako arduradunak horretan ibiliko dira egun hauetan. Ezkerrean eta soberanismoan geure burua kokatzen dugunok pista eta erronka berriak ditugu, emaitzak aztertuta. Badaude arrazoi gehiago pentsatzeko gauzak alda daitezkeela eta gizartean sakoneko aldaketak gertatzen ari direla. Katalunian era nabarmenean eta hemen ere, beste dinamika eta egoera batekin.

Hauteskundeen ondoren askotan eginiko ariketa...

2014/05/08 19:19

Comfortably numb: batzuok ezagutuko duzue Pink Floyd taldearen kanta ederra eta horretan Gilmourren gitarra maisuak egiten duen erakusketa. Titulua ezezaguna duzuenoi, zer nahi duzue esatea, ez galdu, begiratu bideo ikusgarri hau (azpitituluak ditu gazteleraz); zuzeneko kontzertua da, aurkezpen itzela hasieratik bukaerara:

Kantaren letra drogaren eraginaz mintzo da (“erdi lo goxoan” itzul dezakegu), hain zuzen ere kanta sortu zen garaian gazteen artean indar betean zegoen...

1/ 6
azken iruzkinak