Krater bi kasetean
Egilea: Eneritz Dueso
Tematuko dira zenbait rock izarrak goratzen, baina espazioan ez da musikarik entzuten.
Kasetea
2017/03/30 16:56

Hiruzpalau kontzertu baizik ez dituzte eman Zozo (edo zOzO, zein ZOZO) donostiarrek eta sarean ez da haien inguruko berri askorik: soilik «Pelax, Blaka, 3gabe2, Desegin... taldeetako jendez osatua» den taldea dela ageri da emandako kontzertuak iragarri ziren webguneetan. Hori, eta «mugarik ez duen rocka» egiten dutela «soinu eta zarata bitxienak nahastuz». 'Tripalium' kantua aurreratu dute, disko baten iragarpena izan daitekeena. Oraingoan, behintzat,...

2017/03/27 20:00

Abenduan atera zuten diskoa, baina diskoak entzuleak deskubritzen dituenean dira izatez 'berriak', ez soilik argitaratzen diren unean. Sei kantuko bilduma da laukote ainhiztar-monjolostarrarena (Bilau dute izena). Bare-bare hasi eta apurka-apurka intentsitatea hartzen duten sei kantu. Folketik zerbait dutela esan liteke, slowcorea gogora ekar lezakete, baina etiketetatik harago, sinpletasuna dotorezia handiz mamitzen duen taldea da Bilau. 

2017/03/16 16:32

Gitarra parea, kaxa eta bibolina ahots harmoniatsuez lagundurik osatzen du Mor More talde akustikoak bere melodia. Zarauzko laukote gaztearen zuzeneko bideoa zabaldu du sarean Orioko Woodstock musika akademiak, akademian bertan taldeak egindako emanaldiaren erakusgarri. Kataluinian joko dute hurrengo kontzertua, L'Hospitalet de Llobregaten. Bandcamp orrialdean entzun daitezke taldeak orain arte atera dituen bi diskoak.

Tags: mor more
2017/01/16 20:33

Orbel izeneko talde lapurtar berriak bere aurreneko kantua aurkeztu du, Half izenekoa, ingelesez, bideoklip batekin lagunduta. Bost minutu inguruko kantuak kutsu mantraikoa du; folk iluna eta post-rock geldoa bideoko irudietako begiradekin uztartzen dira, melodiaren intentsitatea apurka apurka areagotuz. Entzule askoren jakinmina pizteko gai izan da dagoeneko, sare sozialetako irudiei erreparatuta behintzat, lau musikarik osatu bide duten taldea.

Tags: lapurdi, half, orbel
2016/11/29 19:55

Hogeita sei urterekin bere bizkarrean bost disko eta hainbat kolaborazio zein lan azpimarragarri daramatzan Laura Marling musikari ingelesak bere seigarren lan luzea, Semper Femina, izango denaren aurrerapen singlea argitaratu zuen, atzo, beraxek zuzendutako lehen bideokliparen irudiekin lagunduta. Azken diskoko kantu ia errezitatuetatik, atzera, kantatzeko modu melodiotsuago batera itzuliko dela pentsa liteke, ordea, azken disko hartan garatutako heldutasuna bazterrean utzi gabe. ...

2016/11/14 19:50

Durangoko Azokako MusikaZuzenean Standean izango dira salgai, beste urte batez, auto-ekoizpenaren bidez, 2016. urtean zehar Euskal Herrian kaleratutako diskoak. «Ohiko musika industriatik at» aritzen diren taldeentzako eta talde «hasiberrientzako» erakusleiho izango da MusikaZuzenean. Iaz 30 lan bildu zituzten eta, aurten ere, beste hainbeste biltzeko asmoa dute. Dagoeneko, standean salgai izango diren lanetako batzuk jakitera eman dituzte euren webgunearen...

1/ 4
Kolaboratzaileak
azken iruzkinak

Ez dago iruzkinik