Eneritz Dueso naizplus blogak

Auto-ekoizpenak, MusikaZuzenean Standean

Durangoko Azokako MusikaZuzenean Standean izango dira salgai, beste urte batez, auto-ekoizpenaren bidez, 2016. urtean zehar Euskal Herrian kaleratutako diskoak. «Ohiko musika industriatik at» aritzen diren taldeentzako eta talde «hasiberrientzako» erakusleiho izango da MusikaZuzenean. Iaz 30 lan bildu zituzten eta, aurten ere, beste hainbeste biltzeko asmoa dute. Dagoeneko, standean salgai izango diren lanetako batzuk jakitera eman dituzte euren webgunearen jarraipen berezien atalean. Taldeek, oraindik ere, badute aukera euren lanak standean salgai jartzeko proposamena bidaltzeko, lan horiek aurten argitaratuak eta auto-ekoitziak izan badira, horretarako jarritako helbide eletronikora idatzita.

Standean eskuragarri izango diren lanetako batzuk entzun daitezke post honen hasierako Youtubeko zerrendan.