0 iruzkin

Tripalium izeneko kantuarekin estreinatu da Zozo

Hiruzpalau kontzertu baizik ez dituzte eman Zozo (edo zOzO, zein ZOZO) donostiarrek eta sarean ez da haien inguruko berri askorik: soilik «Pelax, Blaka, 3gabe2, Desegin... taldeetako jendez osatua» den taldea dela ageri da emandako kontzertuak iragarri ziren webguneetan. Hori, eta «mugarik ez duen rocka» egiten dutela «soinu eta zarata bitxienak nahastuz». 'Tripalium' kantua aurreratu dute, disko baten iragarpena izan daitekeena. Oraingoan, behintzat, kritika dakarte ahots urratu batekin kantatutako hitzetan, post-punkean ohiko diren erritmo aldaketak eta gitarra joko interesgarriak.