Ni euskalduna!
Egilea: Ni Euskalduna
Memoria historikoa biltzen ari da nieuskalduna.metroo.es bideoblogean; gure historia eta euskalkiak bilduz eta euskararen erabilera bultzatuz. Lan horren erakuslehio bat irekiko dizuegu. Nahi izanez gero, Yotuben edo Facebooken ere topatuko daituzue.
Nieuskalduna
2015/06/04 09:16

Urduñara joan ginen, Urduña LHI Ikastetxera. Txikiak galdera zailak erantzun zituzten, lehenik urduriz, baina azkenean askoz lasaiago, profesionalak bezala. Badakizue non egongo diren miloi urte barru? Ikusi urduñar txikien elkarrizketa eta beraien iritzia jakin ahal izango duzue.

Herri polit hau bisitatzen ere egon ginen eta gure umeei gehien gustatzen zaizkien lekuak ikusi genituen. Urduñak eskaintzen zigun naturaz gozatu genuen eta begi  errugabeagoekin...

2015/05/29 18:01

Leioara joan ginen, Altzaga eskolara. Sarreran argazki eta marrazki pila eta ederrak ikusi ahal izan nituen horma-irudiz beterik dagoen eskola baita. Sei ikasleekin musika gelan elkartu ginen eta bertan egin genuen bideorako elkarrizketa. Motza egin zitzaigun oso ikasle jator eta alaiak izan zirelako eta giro ederra izan genuelako. Ondoren herritik ibili ginen, herri polita eta bizia da Leioa.

 

 

Mila esker gure proiektua onartu duten Edurne ikasketa-buruari, Joxerra zuzendariari...

2015/05/05 16:08

Zarautzera joan ginen, Orokieta eskolara. Txikiak urdurik etorri zitzaizkigun, baina laster kameraren aurrean jolasten hasi ziren eta mikrofonoarekin ere jolasten egon ziren. Breakdance erakusketa eta guzti egin ziguten! Eta noski, egindako galdera guztiak ederto erantzun zituzten, umorez eta ilusioz.

Goizean, herria bisitatzen egon ginen. Herriko alde zaharretik abiatu ginen hondartzaraino. Eta ondoren hondartzatik ikastolarako bidea egin genuen. Herri polita eta lasaia da Zarautz....

2015/04/21 16:07

Durangora joan ginen, San Jose Jesuitak ikastetxera. Bideoa egin ahal izateko kamera eta mikrofonoa jartzen genuen bitartean, irakasleak ikasleentzako gozokiak ekarri zituen. Horrela, urduritasun guztiak desagertu egin ziren eta elkarrizketarekin hasi ginen. Era guztietako erantzunak eman zizkiguten eta elkarrekin barre egin genuen.

Durango bisitatzen ere egon ginen. Hain polita da Durango! Mendien artean dagoen herria, erreka gurutzatzen duena, eraikin zaharrak eta ederrak dituena! Gainera...

2015/04/15 16:26

Zornotzara joan ginen, Larrea eskolara. Primeran pasa genuen lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako ikasleekin. Ederto portatu ziren eta oso ondo erantzun zuten egindako galdera guztiei. Barre egin genuen elkarrekin. Herria ere bisitatzen egon ginen eta giro ederra somatu genuen. Herri polita, lasaia eta familiarra da Zornotza.

 

Eskerrik asko gure proiektua onartu duten Zornotzako auzokide guztioi, Larrea eskolako irakasleei, ikasketa buruari eta zuzendariari. Eta noski, gure sei...

2013/10/07 13:04

Arantza, mendi tartean galduta dagoen herri txiki, polit eta euskalduna.

Aranztarrak, itxiak direla diote... nik behintzat ez nuen halakorik ikusi! Bertara iritsi eta herritik bueltatxo bat ematera joan nintzenean, aurkitzen nituen pertsona guztiak irribarre bat oparitzen zidaten. Eta Kontxi, Anttoni, MªJosefa eta Gabi aurkitu nituenean berdin.

Kontxiren baserrian grabatu genuen elkarrizketa, eta garaiko gauza pila kontatu zizkidaten, kontrabandoa, frankismo garaia, Don Esteban...

1/ 14
NAIZ+ blogak
Berriola
berriola
Joseba
Irudikatzen
Ttiklik
ttiklik
Nieuskalduna
Ni Euskalduna
Haizea
aidegatxo
Zunzunegi
I. Zunzunegi
Nekane
Jostari
Ds_legi
dslegi
azken iruzkinak