Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Baionarra!

Berriz ere Iparralderuntz jo nuen. Oraingo honetan Baionara, eta "Bar du Merché" ostatura zuzen-zuzenean. Bertan Josephine Dit Josetterekin hitzordua nuen. Baionako Gaztetxeak lagunduta aurkitu genuen baionar euskalduna.

Bere ostatuan Josetteren semea ezagutu nuen eta 20 urte barru, bueltatu eta berari elkarrizketa egingo diodala zin egin nion. 20 urtetan asko aldatuko ote da Baiona?
Josettek behintzat azken urte hauetan Baiona asko aldatu dela dio, bai.

Herri txikia eta uste nuen baino euskaldunagoa. Iparraldeko euskaldunak beti aho bete hortz uzten naute euskararengatik egiten dutena ikusita.

Elkarrizketa amaitu eta Baiona ezagutzeko bueltatxo bat eman nuen herritik. Benetan maitemindu ninduen Katedrala eta alde zaharreko kaleak ere bai.

Mila esker Josette eta Baionako Gaztetxeari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez