Ni Euskalduna blog naiz

Ni Euskalduna! Ni Ondarrutarra!

Hizkuntza propioa duen herria: Ondarru!
Kostatu zitzaidan bai, "Andresanueku", "Txan" eta "Morga"k esaten zutena ulertzen, baina eurek egindako esfortzuekin oso gustura egon ginen laurok elkarrizketan.

Egia ote da ondarrutarrei buruz esaten dutena? Eskuzabalak direla. Ba nire ustez egi osoa da. Benetan ondo hartu ninduten euren artean.

Gerra zibilaz hitz egin genuen, garaian Ondarroan zeuden fabrikei buruz, abestiei buruz, eta elkarrizketa amaitzeko Ondarroako abestirik famatuenetariko bat abestu zuten: Boga-boga! Itzela!

Ba al dakizute noiz hasi zen Patxi, gure elkarrizketatua, makarroiak jaten? Bideoan berak kontatzen digu. Zer da Ondarroako gauzarik bereziena? Nondik dator lekeitiarrekin duten pike-sano hori? Erantzun hauek eta beste gauza interesgarri pila Ni Ondarrutarra! bideoan.

Mila esker Patxi, Belen, Pedro, Gotzon eta Ondarroako Udalari!

Ni Euskalduna Facebook-en
http://nieuskalduna.metroo.es
-ren bidez