0 iruzkin

1400 Argazki-liburu

1400 Argazki-liburu

15 urte daramatza argazki-liburuak biltzen Gabriela Zendoiak. Orain, osatu duen 1400 aleko bilduma San Telmo museoari lagapenean utzi dio. Aurreko astean aurkeztu zuten akordioa eta aitzakia horrekin Kazuma Obara foto-kazetari japoniarrak “Argazki-liburua: arte-objektu narrazioduna” izenburua duen hitzaldia eman zuen. 

Zendoiaren hitzetan, “bilduma ez da perfektua”, bere kezka edo intereseko gaiak izan dira liburuak hautatzeko arrazoi nagusiak. Horrela,...

0 iruzkin

Ustekabeko erantzuna

Kirol lehiaketak amaitzear daude eta final kutsuko makina partida jolasteko garaia da. Batzuk txapelketak irabazi dituzte, edo azken unean europako lehiaketan sartzeko txartela lortu dute, eta besteak atean geratu dira. Beste batzuk azken unean jakin dute mailari eutsiko dioten edo ez.

Orain, zikloa amaituta, balorazioak egin eta kirolari eta teknikarien etorkizunaren berri izateko garaia da. Batzuk aurrerantzean egungo taldetik urruti izango direla iragarri dute eta beste batzuk beraien...

0 iruzkin

Errepikaezina dirudien arren zorionez bi urtero berritzen da.

Korrikaren jarraipena egitea lan ederra da. Esperientzia bat. Bi astez etenik gabe euskal geografia fisiko, sozipolitiko eta kulturala zeharkatzen duen ekimena. Gure kamera aurrean jartzen dizkigun parajeak, banaka edo taldeka ekimenera biltzen diren herritarrak, sortzen diren egoerak... hori dena ikusi eta irudietan jasotzea itzela da. Aldi bakoitzean errepikaezina iruditzen zaigun gertakaria sortzen da. Zorionez, bere ñabardura eta berezitasunekin, bi urtero berritzen da. Euskara...

0 iruzkin

Urteko argazkitik haratago

Urteko argazkitik haratago

Aurrekoan aipatu genuen, World Press Photo sariketan urteko argazki onenaz gain badugula zer ikusi eta ezagutu. Une oro, munduko lekuren batean batean norbaitek kontatzea merezi duen istorio bat ikusi eta gertakaria irudietan jaso eta zabaldu egiten ditu. Istorio horietako asko interesgarrik dira oso. Aurtengoan 125 herrialdetako 5.034 egilek aurkezturiko 80.408 lan pasa dira WPPko epai mahaikoen galbahetik.

Honelako lehiaketetan saritu ohi diren zenbait lani erreparatuz, akaso...

0 iruzkin

Infernutik izar arteko erretirora

Infernutik izar arteko erretirora

"Infernutik Hollywoodera", horrela deskribatzen du Nick Ut argazkilariak bere bizi ibilbidea. 1951an Long An (Vietnam)en jaio zen argazkilariaren lan ezagunena "Napalmaren neska" argazkia izan da.



1972ko uztailaren 2an atera zuen argazkia. Irudian ikusten dena Trang Bang herrixkan Napalm bonba bat lehertu osteko unea da. Kim Phuc neska ageri da korrika, negar batean. Napalm bonbardaketan su hartu zion arropa guztiari tiraka egin ostean biluzik ihesi ageri da, bere herriko haur gehiago inguruan...

0 iruzkin

Emaztea edo zaintzailea?

Loading player...

Aurrekoan aipatzen genuen kezka sortu zela argazki bat ikusteak norbaiten konportamenduan ondorioak izan ditzakeela eta. Gizakiok, irudi bat ikusten dugunean - izan argazki bat edo akzio bat erakusten duen bideo bat- begiratu egiten dugu, ikusi eta akaso ikusitako hori ulertu. Horretarako, segundo gutxi batzuetan irudiari begira ikusitakoa oinarri hartu, suposizioak egin eta gauzak emantzat jotzen ditugu. Noski suposizio horiek ez dira bakarrik irudian jasotako informazioan oinarritzen....