0 iruzkin

Gertakarien neurria

Azken egunetako natur fenomenoen inguruko albiste eta irudi mordoa ikusten gabiltza, bereziki Irma urakanarenak. Horrelakoetan ohi denez, fenomenoaren albisteak ilustratzeko ondorena eta txikizioa erakusten duten irudiak zabaltzen dira. Etxe birrinduak, kotxe hondatuak, urak hartutako eremuak eta abar.... Informazio eta irudi ikuspuntutik ostera, ez diogu gehiegi erreparatzen fenomeno hauen neurriari, ezaugarriei edota dimentsioari.

Lurrikaren kasuan zaila izaten da triskantzaren aurretik ezer ikustea. Ezin baita jakin fenomenoa izango den ere eta gertatzen denean bistako triskantza irudiez gain, sismografoetako grafikoak dira fenomenoaren dimentsioaren adierazle bakarrak. Aldiz, Irmarena bezalako fenomenoen kasuan, baditugu satelite argazki eta irudiak, baita hauekin eta neurketekin meteorologoek osatzen dituzten patroi eta aurreikuspenak ere. Hauek, eguraldi okerrik ez bada, albistegietako meteorologia ataleko aurkezleek segundo gutxitan erakusten dituzten irudi soilak izan ohi dira. Egunotako fenomenoen eragina ikusita baina gertakarion neurria hartu eta ulertzeko ezinbesteko tresna bihurtu dira. Izan eren, Irmak zenbait egun daramatza izugarrizko bortizkeriaz Karibeko uharteak kolpatzen. Orain, Kuba zeharkatu eta kontinentera salto egin duen honetan, Floridako agintariek egunak zaramatzaten “Katrina baino hedadura handiagoko fenomeno” bat izango zela aditzera ematen eta horrela izan da. Baina nola adierazi “irudi” bidez horrelako baieztapen bat? Hor ditugu Irmaren neurri eta forma ikusteko AEBtako NOAA(Ozeano eta Atmosferaren administrazio Nazionala) eta NASA espazio agentziak argitaratu dituzten eduki multimediak.

 

Hemen, igande goizeko 3:38tan, gauez, infra gorri bidez lorturiko irudia ikus daiteke: Bertan Irma Kuba eta Floridako Cayoen artean nola doan ikus daiteke. NOAA / NASA Goddard Rapid Response Team

 

Hemen, igande goizeko 3:38tan, gauez, infra gorri bidez lorturiko irudia ikus daiteke: Bertan Irma Kuba eta Floridako Cayoen artean nola doan ikus daiteke. NOAA | NASA Goddard Rapid Response Team

 

Beranduago, egunez, Igandean goizeko 9:25tan ateratako irudi honetan ikusi daiteke nola Irmaren begia Floridako kostaldera gerturatu zen. Eskuinean José urakana ikusin daiteke Leeward Uhartean.. NASA / NOAA GOES

 

Beranduago, egunez, Igandean goizeko 9:25tan ateratako irudi honetan ikusi daiteke nola Irmaren begia Floridako kostaldera gerturatu zen. Eskuinean José urakana ikusi daiteke Leeward Uhartean. NASA | NOAA |GOES

 

Animazio honetan berriz Irmak Kubatik pasa eta Floridara nola sartu den erakusten digu:

 

Bistan da argazki batek mila hitzek baino gehiago konta dezakeela eta kontakizun horretan prentsa argazkilariak ezinbesteko papera betetzen duela. Ez naiz ni izango horren balioa gutxietsiko duena, baina kazetariak beraien burua «multimedia» moldeetan pentsatzera behartuak dauden honetan, (edo egon beharko luketen) honetan, ukaezina da albiste bat osatzeko hitz eta argazkietatik harantzago eskura ditugun balio informatibo askoko zenbait euskarri multimedia hor daudela. eskura, erabilgarri.

/