Gorka Rubio naizplus bloga

Urteko argazkitik haratago

Wwp17-aratago_burua
-

Aurrekoan aipatu genuen, World Press Photo sariketan urteko argazki onenaz gain badugula zer ikusi eta ezagutu. Une oro, munduko lekuren batean batean norbaitek kontatzea merezi duen istorio bat ikusi eta gertakaria irudietan jaso eta zabaldu egiten ditu. Istorio horietako asko interesgarrik dira oso. Aurtengoan 125 herrialdetako 5.034 egilek aurkezturiko 80.408 lan pasa dira WPPko epai mahaikoen galbahetik.

Honelako lehiaketetan saritu ohi diren zenbait lani erreparatuz, akaso mendebaldeko ikuspuntua nagusi dela irudituko zaigu. Izan argazkilariaren lanagatik, landutako gaia nola plantentu den edo eta istorioa zabaldu duten agentzia zein den. Hala ere, kasu honetan saritutako lanei bigarrengo begiratu bat emanda, jatorri eta erreferentzia askotariko irudi eta istorioakaurkitu ditugu. Istorio hauetako batzuk argazki soil batean jaso dira, beste asko erreportaje zabal eta landuen bidez, baita bideo eta beste zenbait multimedia formatuetan jasotako lanak ere. Gaur aurtengoan aitortza jaso duten lan batzuk izango ditugu hizpide.

Baton Rouge-en lekua hartzen
Poliziak Alton Sterling hil zuela salatzeko egindako mobilizazio batean eginikoargazkihonetan ageri denemakumea Lesia Evans da. Parez pare dituen poliziei bere eskuak eskaintzen dizkie, eskuburdinak jar diezazkioten. Bere soineko luzeak gorputzaren posizio zuzena indartzen du. Bere aurpegiera serio eta duinak segurtasuna eta lasaitasuna transmititzen ditu. Gauzak garbi dituela, eta polizien aurrean egonda ere, lasai dagoela. Egoera horretan guztiz ulergarria litzatekeen egonezina ezkutuan duela dirudi. Aldiz, irudiari begira badirudi parean dituen poliziakgauzak ez dituztela hain garbi. Bitxia da polizia horiek nola ez duten transmititzen aurresuposatzen zaien itsura eta jarrera oldarkorra. Badirudi ekintzailearen keinu xaloak beldurtu egin dituela, edo gutxienez egiten dabiltzanaren inguruan zalantzak sortu dizkiela. Aurreko urtean AEBetan sarri entzun ziren polizia gorputzen gehiegikerien ondorioz eraildako arraza beltzeko herritarren inguruko albisteak. Argazkia 2016ko uztailaren 9an atera zuen Jonathan Bachmanek Louisianako Baton Rougen. Reutersek zabaldutakoa da. Gaurkotasun gaien atalean lehen saria jaso du.

Zika birusak kaltetuak
2016an zeresana eman duen beste gai bat Zika Birusarena izan da. Irudian leihotik begira dagoena Raquel de Araújo da, Zikaren ondorioz mikrozefaliarekin jaio ziren Heloá eta Heloisa bikien ama. Haur txikienak lokartzen ari den bitartean, Marcela alaba nagusia hiruei so ageri da. Lalo de Almeida argazkilariak Zikak kaltetutakoen egoera, eta gaitzakpertsona hauen etorkizuna zein eratan baldintzatuko duen ardatz hartuta osatutako erreportai zabal baten zati da argazkia.Irudia Paraíba estatuko Areian ateratakoa da 2016ko udazkenean, Brasilgo Ipar ekialdean.Folha de São Paulo egunkariak argitaratu zuen.Erreportaje osoak jaso du saria. merezi du osorik ikusteak

Filipinetako kartzela gainpopulatuena
Gauza jakina da munduko kartzela askotan dauden baldintzak jasanezinak direla. Ez dago urrutira joan beharrik hortaz jabetzeko.Kontrakoa dioenak, ez ditu ezagutzen, edo gezurretan ari da. Hortaz konturatzeko nahikoa baita norbaiti bixitan joatea. Ez dena ohikoa kamera batek kartzela baten barrunbeak jasotzeko aukera izatea da. Irudi honetan hamarnaka preso ageri dira pilaturik, eskaileratan. Lo daude, eta badirudi oso ohituta daudela horrela lo egitera. Izan ere, edozertara ohitzen omen gara. Filipinetako Manilan, Quezon hiriko kartzela batean ateratakoa da. ONUren arabera, 278 preso soilik hartu beharko lituzkete bertan. Agintarien arabera, 800 presorentzako lekua du. Datu ofizialik ez badago ere, bertan 3.800 preso inguru bizi dela uste da. Irudia 2016ko uztailaren 21ean atera zuen Noel Celisek eta AFPk zabaldu. Albiste orokorren hirugarren saria jaso du.

Izerdiak txapeldunak egiten ditu
Irudian Xuzhouko eskolako zenbait ikasle ageri dira. Egun osoko entrenamendu planari jarraituz, hankekin presio ariketak egiten dituzte 30 minutuz, arratsaldero. Txinak 2.000 kirol eskolatik gora ditu. Bertatik ateratzen dira herrialdeko kirolari olinpiko gehienak. Urteetan oso ohikoa izan da gurasoek seme alabak disziplina gogorra mantentzen duten eskolatara bidaltzea. Gizarte txinatarean gertatzen dabilen sakoneko aldaketen adierazgarri, gero eta gutxiago dira beraien haurrak horrelako zentrutara bidaltzen dituztenak. Askotan mendebaldeko gizarteen moduko erraztasunei begira dauden belaunaldi berriek lana eta esfortzua bezalako kontzeptuak ulertzeko modu berriak dituzte. 2016ko uztailaren 15ean Wang Tiejun argazkilariak ateratako argazkia da.

Ukraniako egun beltzak
Luhanskeko Luhanskaya herrixkan ateratako argazkiak zenbait herritar aire eraso baten ondoren ihesi doazen unea jasotzen du. Donetsk eta Luhansk Donbassen daude. Ukrainiako ekialdean autoeratutako bi herritar errepublika dira, eta Errusiak Krimea bereganatu ostean sorturiko gatazkaren baitan bizi dira. Valery Melnikov argazkilariak atera zuen argazkia. Egilearen aburuz, gatazka batean dauden bi bandoez gain, kaltetuen zati handiena hirugarrengo “bandoan” dago, liskarraren erdian harrapatuta dauden herritar arruntena, alegia. 2014ko uztailaren 2an atera zuen argazkia Rossia Segodnyak. Errusiak nazioarteko albisteetarako duen agentziarentzat hiru urtetan zehar egindako dokumentazio lanaren zati bat da. Epe luzeko proiektuen atalean lehen saria jaso duen lanaren barne dago argazki hau. Hemen 7k WPPren Epe luzeko proiektuen atalaren inguruan egin berri duen erreportajea. Gatazka hau orokorrean nahiko ahaztua badago ere ,Pablo Gonzalezek GARAn eta NAIZen gaiaz sarri xamar ematen digu haren berri.

Orain ikusten nauzu
Zebra multzoa, gaueko argien laguntzaz jasotako irudian ikusgai. Ikuspuntu berezi batetik hartu denez irudia, animalion presentzia handitu egitenda.Beraien ingurua modu ikusgarrian jasotzen du. Bence Máté argazkilari hungariarrak munduko leku desberdinetan atera ditu faunaren argazkiak. Ilunpean dagoen argi urriaz eta kameraren kokapenaz baliatu da. Horrelako lanetan ohikoa denez, une egokia jasotzeko zain, pazientzia itzelarekin orduak eta orduak pasa ditu argazkilariak, ordainetan munduko txoko desberdinetako animaliek gaueko lasaitasunean duten bizitza erretratatzea lortu du. Irudia 2016ko abuztuaren 19an atera zuen, Hegoafrikan Mkuze private Game erreserban. Merezi du erreportai osoa ikusteak

Aenikkaeng
Inmigrazio baten ondorena. Cecilio Pak Kim, musikari kubatar korearra ageri zaigu argazkian. XX. mende hasieran Koreatik alde egindakoen oinordekoez osaturiko komunitate handi bat dago Kubako Cárdenasen. Koreatik Mexikora iritsitako 1.000 etorkin inguruk bertako mayekin lan baldintza oso txarretan henequéak landatzen hamarkada batez lan egin zuten. Askok gaztelania baina lehenago ikasten zituzten hizkuntza indigenak. Gehiengoa gizonezkoa zen, eta orokorrean noizbait Koreara buelta egiteko asmoa bazuten ere, asko eta asko emakume mayekin ezkondu zen azkenean. Henequéneen eskaria jaistearekin batera leku desberdinetan barreiatu ziren. Talde batek Kuban amaitu zuen. Ondorego belaunaldiek Koreako hizkuntza eta ohiturak galdu bazituzten ere, egungo belaunaldiek beraien aurrekoen ohiturak ezagutu eta berreskuratu asmo dituzte. Argazkia 2016ko irailean atera zuen Michael Vince Kimek. Sustrai korearrak ditu eta  txikitatik Argentinan bizi den arren, AEBetan jaiotakoa da. Merezi du erreportai osoa ikusteak.

Grand Nationaleko oztopo lasterketa
Nina Carberry zaldikoa hegan ateratzen da, Sir Des Champsek bere zaldia oztopo baten gainetik salto egiten saiatu eta estroputz egiten duen unean. Une berean, beste zaldi bat lurrera erortzen da. Erresuma Batuko Liverpooleko Aintreeko hipodromoan ateratako argazki honetan Kaos perfektua dirudiena irudikatzen da. Gezurra dirudi baina ez zaldikoak, ezta zaldiak ere, ez ziren zauriturik suertatu. Tom Jenkins ek atera zuen argazkia, 2016ko apirilaren 9an, The Guardianentzat.

Rioko urrezko irribarrea
Usain Bolt jamaikarra atzera begira ageri da argazkian. Rioko olinpiadetako 100 metrotako final aurrekoetako lasterketa irabazi zuen unearen aurretik ateratako argazkian, Bolten aurpegiari so, barrea eta garaipena ia ziur duenak bere buruari eskatzen dion azken esfortzua egiten dabilela dirudi. Lasterketa 9,86 segundutan amaitu zuen. Finala irabazi zuen ondoren. 100 metrotako hiru domina olinpiko irabazi dituen lehen lasterkaria bihurtu zen. Argazkia Kai Oliver Pfaffenbachek atera zuen abuztuaren 14ean, eta Reutersek zabaldu.