ttiklik blog naiz

Eskerrik asko

Egia esan, zalantzak ditut jasotako oparia azken aldian idatzi dugun gutxiaren parera iristen den... baina esker ona jasotzea baino gauza hoberik ez da, eta horri erantzunez guk ere eskerrik asko esatea.

oparia naiz

ttiklik proiektuak 5 urte bete ditu aurten. Zerbait ttikia egin nahi izan genuen eta konturatzerako hazi egin da. ttiklik hazi da eta gu ere berarekin batera.

Bidelagun asko izan ditugu 5 urte hauetan eta horietako bat NAIZ+ izan da. Gustora idatzi dugu orain arteko guztia eta are gustorago idatziko dugu hemendik aurrera.

Mila esker, bihotzez,

Itxaro (ttiklik)