0 iruzkin

“Olatuaren ostean”

Otsailaren 14ko programa grabatzeko deitu zigutenetik gauzak asko aldatu dira nire inguruan. Programa emititu eta ondorengo hilabetean jaso nuenari buelta ematea kosta ez zaidanik ezin dut esan. Emandakoa beste 10.000 aldiz itzuli didazuela sentitu dut.

Badakit gure istorioak gai asko ukitzen dituela, ez da elikadura nahaste istorio soil bat... hor ditugu elikadura nahastea sortzen dutenak (bullying-a, autoestimua, perfekzioa lortu nahia..), baina baita gurasotasuna, dolua, kulpa, familia arteko harremanak… beraz, niregana hurbildu zareten bakoitzari programak zerbait ukitu dizuela ziur nago. Askok programarekin negar egin duzuela badakit, eta badakit baita ere negar hori ez dela niregatik izan, zure barruan zerbait mugitu delako baizik. Mugitu bada, bada zerbait eta agian, zuretzako ere sendatzeko bidean jartzeko aukera bat izan daiteke.

IKUSI BIDEOA: ‘Anorexia suizidio geldo bat da’

Martxoaren 29an saio guztien laburpentxo bat egin nahi zutela esan zidatenean, berehala animatu nintzen. Programari, ekipoari, 'zor' nion. Niretzako balio izan duen guztia eta gero, baneukan zerbait gehiago emateko beharra. Egun horretan Azpeitiko (Gipuzkoa) Soreasu zinema aretoan elkartu ginen. Antzokira iristerako bertan zeuden Xabier Euzkitze, Mikele Grande eta Maite Olea, eta ni iristeekin batera, hantxe agertu zen Xabier Madariaga ere. Harrera aita, nerabe transexuala, minbizia gainditu duen emakumea, anorexia jasan duena eta kazetari eta saioko aurkezlea bezala aurkeztu bagaituzte ere, han zeudenak pertsona zoragarriak direla esan behar dut beste ezeren aurretik. Saioaren grabaketa amaitzerako gure artean zerbait berezia, magikoa sortu zela nabaritu nuen, eta oraindik hala sentitzen dut. Batek daki, agian berriro elkartzeko aukera izango dugu aurtengo Behobia-Donostian ;)

EiTB ➡️ Aurreko saioetako protagonista batzuk bilduko ditu 'Ur Handitan' saioak

BERRIA ➡️ 'Ur handitan' berezia gaur, aurreko ataletako lau protagonista elkartuta *Lau 'protagonista' izan garen arren, ezin ditugu ahaztu beste programetako partaideak, oraingoan gu laruok izan garen arren, beraiek ere gure aulkietan berdin-berdin egongo lirateke eta.

 

SAIO OSOA IKUSI ➡️ HEMEN

Mikele Grande

Maite Olea

Xabier Euskitze

Itxaro Mendizabal

Maiatzaren 5ean....ezin dugu galdu!