Larraitz Arando naizplus blogak

Plazerra tertulietara, Feminismoa legebiltzarrera!

Gustatu zait  Danele Sarriugarten Erraiak elaberrian protagonista nola mintzatzen den bere plazerrataz. Gordin.

Elaberritik gurera ekarri beharko genuke.

Geure egin.

Gordinkeriaz gure plazerraz mintzo.

Berotzen gaituen horretaz, gozamenaz uzkurtzen gaituenataz, …gordin.

Lagun artean, kafe baten bueltan, laneko atsedenaldian, mendirako bidean, kaleko banku baten, gaztetxeetan…

Gure plazerraz mintzo.

Gordin.

Gustatu zait baita Ezpain Gorrien Iraultza.

Ederra litzateke Ezpain Gorrien Iraultzak Feminismoa legebiltzarrera eramatea .

Italian Ezpain Gorriak erabaki guneetan erabakitzen baleude, ez lukete fertilitatearen inguruan egin berri duten kanpaina matxista egingo.

Plazerraz gordin hitz egiteak eta Ezpain Gorrien Iraultzak badute loturarik. Zer desio dugun, zerk berotzen gaituen…  gordin partekatuz, gure plazerra ikusgarri egiten dugu. Hain ezkutuan egon den emakumeon plazerra ikusgarri. Ez da erraza bat batean  gure alu bustietaz eta desioez gordin aritzea.   Ez da erraza legebiltzarrean feminismoaz aritzea. Baina batak bestea indartzen du eta besteak bata.  Biak iraultzaile. Biak zirraragarri..