0 iruzkin

Euskal Harriaren ABD-ak

Abereak gara, iraultzari begira ere. Baxenafarrek badulerte. Deabru txikiek ez dagite deus debalde. Euskara garbian. Fan. Geu ere ba al gara supereuskaldun? Harribitxia. (Zuzeu eta Berriako) Iruzkingile anonimoentzako bazka. Jakin gabe dakitenak film labur finak egiten. Kontrola, Black Mirror EHn ere gertatzen da. Lisergia, ekialdeko erregeak eta koltxoiak. Mundu txiki plastilinazkoa. Nahi nuke, nahi nukeenez, zerbait esan baina... Ñoñoei barre. Orduak eta urteak, minutu bakan...

0 iruzkin

Kynodontas (Yorgos Lanthimos, 2009)

Ken Loachek esana ei da film bateko protagonista langilea izanez gero hartzen dela zinema politikotzat, eta aberatsak ageri badira, aldiz, entretenimendu deritzogula. Halatan, izango da Yorgos Lanthimosen filmak aberaskumekeriatzat joko dituenik, ez baita kasik lanik ateratzen, ezta produkzio-bideen jabetzarako gatazkarik ere oro har (Alps-en bai, agian).

Kynodontas (Letagina, 2009) ikusi, edo ikustaldiek gogoan utzitakoak gogoratu, eta besterik bururatzen zait ordea. Kynodonthas, non...

0 iruzkin

Hasiera kredituak (nola erabili blog hau)

BAT: Zutitu, itzali musika zein irratia. Jarri eskua gehien maite duzun gorputz-atalean, eta irakurri ondorengo puntuak ahots goraz:

BI: Ez naiz blog honetara informazio bila sartuko. Horretarako badaude wikipedia eta beste.

HIRU: Jakingarri gutxi. Hau ez da Felix Linaresen saioa, eta autoreak esan zitzakeenak wikipedian-edo begiratuak lirateke. Hots, neronek ere egin nezake.

LAU: Ez dakit zer espero dudan hau irakurtzen. Ezer espero gabe irakurri beharko dut. Hori da modu bakarra.

BOST:...

0 iruzkin

The act of killing (Joshua Oppenheimer, 2012)

The act of killing (Joshua Oppenheimer, 2012). Indonesian gertatutako genozidioaren kontakizuna. Zuzendaria bertaratu egin da, ezezagun zaigun sarraskia kontatze aldera. Gauzatu zutenak agintean dira, pairatu zutenak ez dira kontatzera ausartzen. Nonbait, norbaitek aholkatu zion zuzendariari, gertatutakoa kontatuko bazuen, borreroek kontatzea zela bide bakarra, hain daude harro, hain dira libre.

The act of killing, erailtzearen zera, gertakaria, artea; nola egiten den. Hori azaldu digute,...

0 iruzkin

Aurkezpena.

ZERA zernahi da. Makulua. Bestela esaten asmatzen ez dugun horixe esateko ahotan darabilguna. Esan nahi genukeena non eta nola paratu ez dakigunero jotzen dugun tokia.

Zehazgabetasunaren xarma, zehaztu ahala, ezarian baina halabeharrez, galdu egingo duena. Jokoan baikabiltza ZERA-ka dihardugunean; ala, koldarki, ihesean, haren ordez esan genezakeen huraxek konprometituko gaituelakoan.

Perfektua, aratza baita, egitasmoa izaki. Bide guztiak ditu irekita, denak ibiltzeko. Araztasun hori galtzea...