Oihana Llorente NAIZ

«Printzearen zain egon baino, egin zerbait!»

Iluntzean irakurtzen dizkioten ipuinekin nazkatua, printzesak printzearen zain egon baino, euren kaxa saiatu beharko luketela iritzi dio neskato argentinar honek. Facebook-eko Biut perfilak zabaldu du neskaren hausnarketa eta lehen 15 orduetan 3225 aldiz izan da elkarbanatua. Eztabaida ere eragin du sare sozialean.