Zortzigarrena Naiz

Madril, Dublin eta Berlin ere Korrika!

Munduko hamaika txokotan ari da Korrika bidea egiten (AGENDA), Euskal Herriko 2.000tik gora kilometroei beste dozenaka batzuk gehituz. NAIZen postontzira igorri dituzten azkenak Madril, Dublin eta Berlinetik iritsi dira.

Berlinen 300 lagunetik gora elkartu ziren larunbatean bi kilometroko ibilbidean. «Munduko kolore guztiak Berlingo Korrikan», diote bertakoek. Izan ere, aurtengo edizioan Neukölin auzoan zehar egin zuten euskahaldunek korrika, 160 herritartasun baino gehiago biltzen dituen auzoa. Lekukoa Berlinen bizi diren guraso euskaldunen haurrek eraman zuten lehenbizi, bertan euskara ikasten ari diren ikasle alemaniarrek gero eta Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein euskal etxeko kideek, azkenik. Taloak eta sagardoa izan ziren euskararen aldeko ekimenaren arrakasta ospatzeko.

Dublinen ere giro onean joan zen, kasu honetan Korrika Txikia. Igandean izan zen eta giro jatorrean jardun zuten, Itziar Telletxearen argazki honetan ikusi daitekeen moduan:

Madrilen ere igandean izan zen zita (Artzai Jaureguiren argazkia):

> Madrilgo Korrikaren argazki bilduma HEMEN

Ez dira bakarrak, Munichera ere iritsi da asteburuan (ikusi bideoa), Okzitaniako Tolosara (argazkiak), Parisera ere (ikusi bideoa) eta Nikaraguara! (ikusi bideoa). Laister munduko Korrika gehiagotako argazki eta bideoak!