Zortzigarrena Naiz

Mende erdi Idaho eta Euskal Herriaren arteko loturari eusten

Idahoko KTVB katea Euskal Herrian dabil, orain mende erdi abiatutako elkartruke programa baten aitzakian AEBetako bere ikusleei gure herriaren berri ematen ari dira zuzenean. Oñatin abiatu zuten ibilaldia, Gernikan ere izan dira eta Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea dituzte hurrengo geltokien artean. Hona ‘Basque live tour’ programa sortzearen arrazoien berri:

‘Oñati Program’ deiturikoa abiatu zuten 70. hamarkadan. Honen baitan, Boiseko Estatuaren laguntzarekin bertako gazteak Euskal Herrira etortzen hasi ziren, euren jatorrien bila. Pat Bieterrek jarri zuen abian programa eta gurera etortzen lehen gazteetakoa Dave Bieter izan zen, Boiseko alkatea gaur gaurkoz. (Info+ KTVB telebistaren webgunean)