Zortzigarrena Naiz

Nikaraguan ere Korrika 19, bertakoen irribarrez

Korrika Urepelen hasiko da? Mmm... Bai eta ez. Ostegunean abiatuko du Korrikak bere bidea Urebelen baina aurrez munduaren hamaika txokotan lehen urratsak eman ditu. Horren adibide Nikaraguako Masaya herria. Bertan dira Bihotz Marin, Laura Muela, Naiara Pérez eta Edurne Zabaleta EHUko ikasleak praktiketan eta euskararen aldeko lasterketa Nikaragua eta Euskal Herriaren arteko zubilanerako baliatu dute Hauxe bidali diguten mezua:

«Agurrak Nikaraguatik: EHU-ko (Lehen Hezkuntzako graduko eta Gizarte Langintza) lau ikasle gara eta gure praktikak Masayan (Nikaragua) gauzatzen ari gara. Hortaz, egonaldi hau aprobetxatuz eta Masayara, bereziki Oscar Arnulfo Romero eskolara, praktikak egitera etorri diren ikasle orori omenaldi gisako bat egin nahian 19. Korrika egin genuen. Era berean, proiektu hau haurrentzako motibazio handia izan da, haurren etortzea, kulturartekotasuna sustatu direlarik».