Itziarren Semeak Kuba Tour 2012 | Tourbloga
Itziarren Semeak eta Dioni, gure manager kubatarra.
Manex Altuna|Elgoibar|2013/01/02

Iraultza, festa, kontraesanak, zoramena, ulertu ezin dituzun gauzak. Beste kultura bat non gutxien duenak etxeko ateak ireki eta dena eskaintzen dizun. Kubako bira bihotzean geldituko zaigu betirako.

Manex ALTUNA|HABANA|2012/12/26

Che Guevarari gorazarre egiten dion herrian, Santa Claran, El Mejunje izeneko gune kultural autogestionatu bat aurkitzen da. Herri bat, gaztetxe bat. Etxean bezala sentiarazi gaituzte.

Manex ALTUNA|LA HABANA|2012/12/24

San Antonio de los Baños, Kubako Zine Eskola ospetsua dagoen herrian antolaturiko rock festibalean parte hartu dugu. Anfiteatro batean aritu gara, anplifikadore barik. Gabonak Karibean oso ezberdinak dira.

Manex Altuna|Habana|2012/12/23|0 iruzkin

«Gu gara garen modukoak, ez gara aldatuko». Horrela abesten dugu kanta batean eta horrela egin genuen Habanako metal zaleen aurrean. Punkyak ere baziren eta gurekin batera igo ziren eszenatokira. ‘Dale Candela!’ martxan da.

Manex ALTUNA|LA HABANA|2012/12/22

Salsa, son, merengue... topiko musikaletatik haratago, erritmo dantzagarriak baino askoz gehiago aurkitu daitezke Kuban. Azaleko begirada batean ikusten ez bada ere, metal, punk eta rock taldeak gero eta indar gehiago hartzen ari dira irlan.

Manex Altuna|Habana|2012/12/21|0 iruzkin

Cojimar izeneko herrian dago gure Kubako etxea. Hemmingwey arrantza egitera bertara joaten zelako da ezaguna. Habanatik 10 kilometrotara, bertatik mugituko gara kontzertuetara.

Orria 2/ 3
Kontzertuak