EAJ erraz nagusitu da barruti guztietan

EAJk oso erraz irabazi ditu hauteskundeak Bilbon eta alde handia atera die beste indar politikei barruti guztietan. Aldaketa gehiago egon da bigarren posturako lehian. PSE garaile izan da Basurto/Zorroza, Otxarkoaga/Txurdinaga, Rekalde eta Uribarrin. EH Bilduk Begoña, Deusto eta ibaiondon irabazi du eta PPk Abandon.

Manex Altuna|2015/05/25 15:42
Aburto
Aburto con Unai Rementeria en Sabin Etxea. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Bilbo osatzen duten zortzi barrutietan erraz gailendu da EAJ igandeko hauteskundeetan. Nagusitasuna nabarmena izan da, horren adibide bigarren hautagaitza gehien hurbildu zaion Ibaiondoko emaitza. EAJk bozken %35,97 lortu du -9.547 bozka- eta EH Bilduk %21,83 -5.795 bozka-.

Ibaiondoko datuekin jarraituz, UdalBerrik 3.025 bozka jaso ditu (%11,40), PSEk 2.577 (%9,71), Ganemos-ek 1.880 (%7,08) eta PPk 1.840 (%6,93).

Abandon berriz, bigarren indarra izan da PP 5.707 bozka jaso ditu eta bozken %21,54 lortu du. Eskumako alderdi espainiarrek indarra daukate barritui honetan, zinegotzirik ez duen Ciudadanosek mila bozkatik gora jaso ditu. EAJ gailendu da barritu honetan ere, 11.807 bozkarekin  (%44,57). EH Bildu izan da hirugarren indarra 2.108 bozka (%7,62), PSE ondoren 19.13 (%7,22), UdalBerri 1.522 (%5,75), Ciudadanos 1.379 (%5,21) eta Ganemos 949 (%3,58).

Basurto/Zorroza barrutian ere EAJ garaile. 5.658 bozka (%39,17) jaso ditu. PSE bigarrena 1.913 %13,24, EH Bildu 1.857 (%12,86), PP 1.661 (%11,50), UdalBerri 1.090 (%7,55) eta Ganemos 1.049 (%7,26).

Begoñan 7.713 bozka (%39,05) lortu ditu EAJk. EH Bilduk 2.956 (%14,96), PSEk 2.880 (%14,58), PPk 2.049 (%10,37), Ganemos 1.459 (%7,39) eta UdalBerri 1.424 (%7,21).

Deuston ere EAJ: 10.071 bozka (%40,83). EH Bildu bigarrena, 3.469 (%14,07), PSE 2.957 (%11,99), PP 2.562 (%10,39), UdalBerri 2.396 (%9,71) eta Ganemos 1.406 (%5,70).

Otxarkoaga/Txurdinaga barrutian 4.212 bozka (%35,86) atera ditu EAJk. 1.969 (%16,76) PSE, 1.698 (%14,46) EH Bildu, 1.084 (%9,23) UdalBerri, 1.051 (%8,95) Ganemos eta PP azkena, 885 (%7,54).

Errekalden ere EAJ nagusi, 7.561 bozka (%36,65). PSE bigarren 2.868 (%13,90), EH Bildu 2.680 (%12,99), PP 2.410 (%11,68), UdalBerri 1.822 (%8,83) eta Ganemos 1.487 (%7,21).

Azkenik, Uribarrin 7.068 bozka (%40,21) lortu ditu EAJk. PSEk 2.267 (%12,90), EH Bilduk 2.232 (%12,70), PPk 2.071 (%11,78), UdalBerrik 1.427 (%8,12) eta Ganemos-ek 1.190 (%6,77).

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz