#donostiarrok: zergatik bozkatuko duzu EH Bildu?

Herritarrei beraiei galdetu die Donostiako EH Bilduk zergatik bozkatuko duten koalizioaren alde igandeko hauteskundeetan. Juan Karlos Izagirreren zerrenda babesteko arrazoiak alderdiak berak mahai gainean jarri beharrean, donostiarrei eman die hitza, Twitter bidez.

@gara_olarretxea|Donostia|2015/05/21 15:56

#donostiarrok traolaren babesean, hiritarrek beraiek argudiatzen dituzte EH Bildu bozkatzeko arrazoiak. Hautagaiek egunero egiten dituzten kanpainako ekitaldiez gain –bertan azaltzen dituzte azken lau urteotan hartutako neurriak eta hautatuak izanez gero hartuko dituztenak–, koalizioak zuzenean jaso nahi izan ditu alderdiaren aldeko iritziak.

Twitter sare sozialaren bidez abiarazitako kanpaina paraleloan, gizon, emakume, zahar nahiz gazteek hartu dute parte, Añorga, Gros, Egia nahiz Alde Zaharrekoak, beste beste. Goraipatu dituzten alorren artean, politika sozialak, gazteei ahalbidetutako espazio autogestionatuak, euskara eta euskal kulturaren sustapena, aniztasuna eta partehartzea daude.

 

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz