Euskararekiko iritzi eta asmo onak datorren legegintzaldiari begira

Gasteizerako proposatzen duten hizkuntza politika ezagutzera emateko asmoz udal hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoak mahai inguru batera gonbidatu zituen atzo arratsean GEU euskara elkarteak.

Zuriñe Etxeberria|Gasteiz|2015/05/21 21:00
Geu_debatea
Ezkerretik hasita: Fernando Lopez Castillo, Iñaki Prusilla, Oscar Fernandez, Iñaki Ullibarri eta Aitor Anchia (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

EAJ, EH Bildu, Irabazi, Hemen Gaude Sumando-Podemos eta Gastoria-Ikune alderdietako hautagaiek euskararekiko euren asmoak luzatzeko parada izan zuten GEU elkarteak atzo antolatutako mahai inguruan.

EAJko Iñaki Prusilla, EH Bilduko Iñaki Ullibarri, Irabaziko Oscar Fernandez, Gastoria-Ikuneko Aitor Anchia eta Hemen Gaude-Podemoseko Fernando Lopez Castillo bi orduz aritu ziren euskararen inguruko eztabaidan. Oihaneder Euskararen Etxean bota zituzten hautagaiek euren iritzi eta asmo onak. Bai Euskarari Ziurtagiria elkarteko zuzendariak, Rober Gutierrezek, gidatu zuen eztabaida.

Maiatzaren 24tik aurrera alderdi bakoitzak aurrera eramango dituen euskararekiko proposamenak argitu zituzten hautagaiek lehendabiziko txandan. Zortzi minutuko tartea izan zuten horretarako. Ostean, EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia), euskararen ordenantza edota ikasteko doakotasunaren printzipioan gehiago sakondu zuten. Azkenik, entzuleek luzatutako hainbat galderei erantzun zieten hautagaiek.

 

Hautagaien asmoak eta iritziak, alderdika:

 

 

Iñaki Prusilla, EAJ

 

 

Iñaki Ullibarri, EH Bildu

 

 

Oscar Fernandez, Irabazi

 

 

Aitor Anchia, Ikune-Gastoria

 

 

Fernando Lopez Castillo, Hemen Gaude-Podemos

 

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz