Kafe Antzokia gauzatzeko «borondate politikoa» dagoela berretsi du plataformak

Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforma-Lazarraga Kultur Elkartea udal hauteskundeetara aurkeztuko diren talde politiko gehienekin bildu da eta datorren legegintzladian Kafe Antzokia egiteko «borondate politikoa» dagoela berretsi du.

Naiz|Gasteiz|2015/05/22 11:52
Oihaneder
Javier Maroto eta Lukas Etxeberria, plataformako kidea, Oihaneder Euskararen Etxearen aurkezpen ekitaldian (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Prentsa ohar batean azaldu dutenez, zehazki, EAJ, EH Bildu, PSE, Hemen Gaude-Sumando eta Irabazi taldeek erantzun diote plataformaren bilera deialdiari. Bilera horiek talde bakoitzak datorren legegintzaldian Oihaneder Euskararen Etxea eta Kafe Antzokirako duen aurreikuspena ezagutzeko burutu dira.

«Denek begi onez ikusi dute Oihaneder Euskararen Etxeak gaur egun arte egindako ibilbidea», adierazi du plataformak. Honekin batera, plataformak ondorengoa azaldu du: «datozen lau urteetan orain artekoa sendotu eta hobetzeko beharrezkoak diren urratsak eman eta Kafe Antzokia abiatzeko borondatea adierazi dute».

Era berean, aipatutako alderdiek hurrengo legegintzaldian euskararen erabilera sustatzeko plangintza eta jarduera «eraginkorrak» bultzatzearen aldeko jarrera azaldu dutela gaineratu du Kafe Antzokiaren aldeko plataformak. «Egitasmoari lehentasuna emango zaiola ziurtatu dute», gaineratu dute oharrean.

Hauteskundeak BEREZIA

Hauteskundeak Nafarroan

M24 Bilbo

M24 Donostia

M24 Gasteiz