Bigarren entzierroa, azkarra eta garbia
2014/07/08

Bi minutu eta erdi behar izan dituzte Dolores Aguirre ganadutegiko zezenek sanferminetako bigarren entzierroaren ibilbidea egiteko. Azkarra eta garbia izan da, adarkaturik gabekoa. Parte hartu dutenei korrikaldi luzeak egiteko aukera eman die entzierroak.