Sanferminak 2014
Arp_130707_856114
Albisteak
Haurrak dira protagonista sanferminetan

Haurrek beren eguna dute gaur sanferminetan. Urtero legez, goizean San Fermini ohore egin diote San Lorenzo elizaren kanpoaldean eta lorez inguratu dute. Entzierroak ere makina bat ume erakarri ditu.

naiz|IRUÑEA|2014/07/11 16:28
Enzierro_txiki
Zezen «beldurgarri» hori saihestu behar izan dute haurrek. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Txikien eguna dute gaur sanferminetan. Haurrentzako entzierroak makina bat ume erakarri ditu Alde Zaharreko kaleetan, urtero legez.

Goizeko beste hitzordua Aduanaren Txokoan zuten gaztetxoenek. Ehunka ume bildu dira han San Fermini ohore egiteko.

Santu beltzaranaren erreplika kalera atera dute eta aldare batean jarri dute, San Lorenzo elizaren kanpoaldean. Meza labur baten ondoren, haurrek lorez inguratu dute eta ukitu eta muxu emateko aukera izan dute.. Jotak ere ez dira falta izan.