TANIA DE SOUSAren bakarkako diskoaren grabazio bloga
Tania_kabezera
tania de sousa naiz
Tania DE SOUSA|2014/06/10 13:51

Iritsi da eguna. Blog honen amaiera heldu da. Atzo estudioko azken eguna izan zen eta jada behin betiko 12 kantak ditugu nahastuta; diskoan izango duten ordena ere ezarri dugu.

Tania De Sousa.
Tania DE SOUSA|2014/06/05 22:10

Atzo nahasketen azkeneko eguna izan zen astelehenera arte, asteburu honetan hartuko ditugun apunteekin azkeneko ikutuak egingo dizkiogu eta horrela dena masterrera bidaliko dugu.

Tania DE SOUSA|2014/06/03 22:38

Tania DE SOUSA|2014/05/29 00:15

Sentitzen dut atzo sarrerarik idatzi ez izana, baina etxera iritsi nintzen orduetan ezin nuen gehiago. Gaur ordea, estudioko saioa amaitu baino lehen aurreratu nahi izan dut nire hausnarketa. Oraintxe bertan estudioan nago, nahasketekin.

Tania de Sousa|2014/05/27 08:35

Ez daramagu ezta hilabete bat estudioan eta urte bat ematen du. Hauteskundeak pasa ziren (pozik EH Bilduren emaitzengatik), Real Madrilek Champions league irabazi eta nik komentatu nizuen bost kantuen lehenengo nahasketak entzun nituen.

Tania de Sousa|2014/05/23 23:39

Nahasketekin jarraitzen dugu, gaur arratsaldeko saioa bakarrik izan dugu eta astebukaerako 5 kantu eraman ditugu etxera entzun eta baloratzeko behin-behineko nahasketa batekin.

Orria 1/ 5