‘I am Haiti’
2014/09/16
Loading player...

Haitin, arbasoek diotenez, zerbait gertatzekoa bada benetan gertatuko da eta inork ezin du eragotzi. Celeur artista buduaren inspirazioaz baliatzen da bere eskulturak, Karibeko uharteko errealitate konplexuaren islak, sortzeko. Eskultorearen gogoeten bidez, Oriental gazte umezurtzaren eta oso txikitatik Port-au-Princeko kaleetan bizimodua atera behar izan zuen Marah-en bizitzak azaltzen dira. Haitiren irudikapena da, eta deialdi bat herrialdearen sustraietara itzultzeko: Afrikara.