‘La isla mínima’
2014/09/16
Loading player...

Guadalquivirreko paduretako herri txiki batean, bi nerabe desagertu egingo dira. Madrildik oso metodo ezberdinak erabiltzen dituzten eta beren lanbidean bolada txarra igarotzen ari diren bi detektibe bidaliko dituzte. Greba batek arroz-uzta arriskuan jarriko du eta kasua lehenbailehen argitzeko presioa jasoko duten polizien ikerketa oztopatuko du. Hala ere, ikerketaren bidez jakingo dutenez, neska gazte gehiago desagertu dira eta beste aberastasun-iturri bat dago: droga-trafikoa.