Igandekaria, Zazpika
IRUDITAN

Hauts ditzagun arauak

Stockholmeko hego-mendebaldean dagoen Skaerholmen parkeko futbol zelaiak ez du inolako akatsik. Egile zoro baten irudimenetik ateratakoa dirudien arren, hausnarketa sakon baten emaitza da jokalekua. “Puckelboll” deituriko artelan interaktibo honek, eta futbola metafora legez erabiliz, bizitzaren zelaian ari garen jokalariak maila desberdinetan jokatzen dugula iradokitzen digu, beti bidezkoak ez diren leku eta egoeretan... eta, bide batez, irudimena askatu eta arau guztiak hausten dituen jokoan ausart daitezen proposatzen zaie haurrei. Johan Ferner Strom-en “Puckelboll”-en beste bertsio bat dago Malmo hirian.