Igandekaria, Zazpika
IRUDITAN

Kaimanak ez atzera eta ez aurrera lehorteagatik

Ur faltak lehortu eta gogortu egin du lokatza eta bertan mugitu ezinda geratu dira ehunka kaiman, beste hainbat animaliarekin batera. Paraguaiko Chaco eremuan boluntarioak eta suhiltzaileak lanean ari dira kaimanak banan-banan atera eta leku hezeren batera eramateko, guztiak bertan hil ez daitezen. Argentinako eta Boliviako mugetatik gertu dauden lur hauetan bizi duten lehortea “La Niña” fenomenoari egotzi diote ikertzaileek; alta, beste batzuek, batez ere herritarrek eta boluntarioek, diotenez, sikatea Pilcomayo ibaia ondo bideratu ez izanak eragin du. Bata ala bestea izan, bizileku izan dutena «hiltzeko leku» bilakatu zaie orain animalia hauei.