#ASKATASUNAFREE LEHIAKETA

Txoria txori

«Hegoak ebaki banizkio/ nerea izango zen/ ez zuen aldegingo (...)». Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak musikatu zuen poema gogora ekartzen du Antxon Morenok Madeiran «ehizatu» zuen argazki intimista eta guztiz metaforiko honek. Begiratokiaren itxiturari kartzeletako barren tankera hartzen dio egileak eta «txoria ez da txantxangorria –diosku–, euskaldunok maite ditugun txori askeetako bat baino. Lortuko dugu!».