Ondarea Bertatik Bertara abiatuko du asteburuan Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Aldundiak lurraldeko ondarea parez pare irekiko du asteburu honetan. Ondarea herritarrengana hurbiltzeko asmoz sentsibilizazio ekintzak gauzatzea helburu zuen Ondarea Bertatik Bertara esperientzia aitzindariak arrakasta handia lortu zuen iaz, 2014. urtean. Hori dela eta, Kultura Zuzendaritzak erabaki du aurtengo edizioa urteko hiru asteburutan banatzea: martxoaren 28 eta 29an, ekainaren 6 eta 7an, eta azaroaren 14 eta 15ean.