Maider IANTZI
KORRIKA 19

PIRINIOETAN GOITI ETA BEHETI, EUSKARAREKIN KILI-KILI EGITEN

KONTURATU ORDUKO AZKEN TXANPAN, PIRINIOETAN GOITI ETA BEHETI IBILI DA KORRIKA EUSKARAREKIKO MAITASUNA TRANSMITITU ETA JASOTZEN. AGOITZEN MUGIMENDU HANDIA SORTU DU ETA LASTER EGITEAZ GAIN, GAUEAN EUSKAHALDUN AFARIA EGIN ZUTEN EUSKALDUNEK KLASETIK ETA LANETIK KANPO BILTZEKO ETA DISFRUTATZEKO.

Bezperan, Tafallan, jendetzak egin zion ongietorria. Lasterketa iritsi baino aunitzez ere lehenago, jendea kalean zebilen, ibilbidea nondik zen begiratzen, ikusteko puntu estrategikoak bilatzen, nondik nora laster egin erabakitzen, beroketak egiten... Urduritasuna askatzen, azken batean. Eta heldu zenean, mundiala izan zen herria alderik alde zeharkatzea. Bazirudien Alde Zaharreko harrizko etxe ederretako hormek ere «Tafallan ere euskararen alde!» oihukatzen zutela.

Tafallatik Pirinioetarako bidea hartu, eta ibilbideko herririk altuenean argitu du Korrikaren egunak, Abaurregainan hain zuzen. Eguzkipean testigua harro altxatuz eta kirol pixka bat eginez, lasai eta beti bezala emozioz kargatuta segitu du martxak malden aitzinean kikildu gabe. Aurizberri, Arrieta, Urdirotz, Nagore, Lakabe, Lusarreta... Herri ttiki pila bati egin dio euskararekin kili-kili. DYAn Korrikaren gibeletik dabiltzan Emilio eta Javier inguru honetako DYAko boluntarioek ohartarazi duten bezala, hagitz jende gutti bizi da eta kasu aunitzetan ia-ia herri osoa atera da AEKren ekimenarekin bat egitera.

Agoitz handiagoa da eta bertan mugimendu handia sortu du Korrikak. Mariasun familiarekin eta lagunekin dago espaloian zain, kontent herri barrenetik igarotzea lortu dutelako, hasieran kanpotik pasa behar baitzuen. Berak ulertzen du euskara, baina ez da mintzatzen; hiru seme-alaba ditu eta bi gazteenak ikastolan ibiliak dira eta euskaraz egiten dute. Zaharrena justu ikastolak sortzen ari zirenean hasi zen eskolan.

Agoitz, ederra

Euskal Herrian Euskaraz-eko Joseba oraindik hiru urte bete ez dituzten umeak zaintzen ari da. Haur eskolako hezitzailea Korrika prestatzen aritu da ttikiekin. «Egurrezko lekuko txikiak egin ditugu, eurek margotuak. Gaur ez ditugu aterako eskutik helduta joanen garelako. Petoak ere margotu dituzte... Oso pozik daude», adierazi dio GARAri. Berak eraman du lekukoa haurrei eskutik helduta, hamaika herritarren artean. Ederra izan da. Gauerako, Euskahaldun Afaria antolatu du EHEk Agoizko euskaldunak lanetik eta klasetik kanpo biltzeko eta giro onean euskaraz disfrutatzeko.

Agoitzetik Ekaira segitu du, handik Urrotzera, gero Tebasera... Inguru honetan, pilotari ezagunek parte hartu dute, euskara ikasten arituak biak, Peio Martinez de Eulatek Nafarroako lan taldean, berak erran duen bezala «Foruzaingoak egiten ez duen lana egiten», bidegurutzeak zaintzen..., eta Patxi Eugik lasterka. Batek baino gehiagok kontent atera ditu argazkiak beraiekin.

Gauean, bertzeak bertze, Lizarra bisitatu eta bihar Gasteizera ailegatuko da Korrika. Aitzinetik, Agurain piztuko du. Bueno, egia erran, oraindik gehiago piztu, gauean giro itzela egon baita pintxo-petoarekin eta hip-hop musikarekin. Kanpoko jende ugari etorri da autokarabanan, gaur goizean laster egiteko. Adibidez, kamiseta horiak jantzita, Lautadako euskaltzaleen arnasari beren arnasa emanen dioten oriotarrak, beti besta giroan.

 

El único vehículo al que los euskahaldunes no aplauden

M.I.

Tras las furgonetas, los corredores y los coches de prensa, a la cola de la caravana, siempre van los voluntarios de la DYA, el único vehículo al que los euskahaldunes no saludan y aplauden a su paso porque no llevan ningún símbolo de la carrera.

Subimos de un salto a la ambulancia y enseguida nos hacen sitio un jubilado y un parado, Emilio y Javier, de la base de Agoitz. Nos cuentan que han empezado el turno en Abaurreagaina a las 6.30 y que la primera visita es la nuestra. La noche también ha sido tranquila.

Consideran que todo está «muy bien organizado» y que la carrera va muy protegida, aunque en Nafarroa «los guardias civiles y los forales ni se preocupan». Conducen una ambulancia medicalizada, una UVI móvil. Ofrecen la primera atención y, si ocurriera algo destacable, irían al primer centro de salud, en este caso el de Agoitz.

Mientras pasamos por Lakabe, Zandueta, Artze, Lusarreta... indincan que es sufrido, pero que lo hacen muy a gusto. Para ellos, Korrika es sobre todo cultura, algo que no debe perderse bajo ninguna circunstancia. «Le estamos agradecidos a DYA porque nos está dando la oportunidad de hacer algo que si no, no haríamos», afirman entre avisos que se escuchan por la radio. En el caso de Emilio, dice que ya tiene bastantes años cumplidos y que aquí se relaciona mucho con gente joven, «que tiene otro espíritu», Javier, por su parte, lleva media vida de voluntario.

Están entre bastidores y son imprescindibles para que la función se desarrolle como es debido.