Amaia U. LASAGABASTER
Emakumezkoen futbola

Helburua hirukoiztuz, gogoa biderkatu

Hurrengo hilabetean zehar, Athletic TxapeldunenLigarako txartela eta Kopa eskuratzeko lehiatukoda. Jarraian, gainera, hainbat jokalari zuri-gorrirenagendan Munduko Txapelketa agertzen da.

Neguko hotzak udaberriko epeltasunari eman dio bidea. Aldaketa ez da arlo meteorologikora mugatzen. Hainbat hilabete iparra galduta eman ondoren, Athleticek ilusioaren bidea berraurkitu du. Hurrengo hilabetean zehar, helburu bikoitz horrek zuri-gorrien gogoak biderkatuko ditu. Eta batzuentzat, hirugarren jomuga ere zain dago.

Ainhoa Tirapu dago horien artean. Bere taldeari gertatu zaion moduan, denboraldi gorabeheratsua bizi behar izan du. Hasiera ona, jarraiera kikilgarria lesioen ondorioz –hiru hilabeteko baja– eta, azken asteotan, amets egiteko aukera. «Asko aldatu dira gauzak, bai. Azkenean, jokalariak errekuperatzen ari garen heinean, taldea hobeto dago eta dinamika hobe batean sartzen zarenean, askoz errazago irteten dira gauzak. Denboraldia ez da izan batere erraza –onartzen du atezainak–, baina buelta emateko gai izan gara, eta hori azpimarragarria dela uste dut».

Saritzeko modukoa ere bada, eta aukera horrek zuri-gorrien goraldia indartzen du. Bigarren postua lortzea «oso zaila» dela onartzen du Tirapuk –azken bi jardunaldietan lau puntuko aldea neutralizatu behar dute, gol averagea ere kontra dutela– baina «aukera matematikoak» ere badaudela nabarmendu du. «Eta dauden bitartean, borrokatzen jarraituko dugu. Inork baino hobeto dakigu azken orduko nahigabeak posibleak direla. Zergatik ez du huts egingo Atleticok? Gu, badaezpada, saiatuko gara geurea egiten. Eta ez badugu lortzen, gutxienez, alde batetik, sasoi onean helduko gara Kopara, jokoz, fisikoz eta buruz; eta, bestetik, berriro lehiatzen disfrutatzea lortu dugu».

Begiak pizten zaizkio nafarrari «Kopa» ahoskatzean, hori ere «helburu zaila» dela onartu arren. «Aurtengo formatuarekin, ‘k.o.’ esamoldeak zentzu osoa hartzen du, ezin duzu egun txarrik izan eta ia une txarrik ere ezin duzula izan esango nuke». Hein horretan, taldeari Ligaren amaiera hau ondo etorriko zaiolakoan dago Tirapu, «disfrutatzen ari garelako, ondo jokatzen, partidetara oso ondo sartzen... Horrek konfiantza handia ematen dizu».

Kopa altxatu, edo txapelduna txalotu, bezain laster, atezainak maletak egin beharko ditu, udaberri honen hirugarren helburuari ekiteko. Ez du ezer ziurtzat jo nahi, baina argi dago selekzio espainolaren atea defendatuko duela Kanadan. Amets hori betetzeak, «hitz barik» uzten du. «Pozgarria, zoragarria... ez daukat hitzik, Munduko Txapelketa da!».

La semana

Campeón. A falta de dos jornadas, el Barcelona se ha adjudicado ya su cuarto título de Liga consecutivo. Además, ya solo el Athletic aspira a arrebatar la segunda plaza al Atlético. El Sevilla es el primer descendido y, junto a los tres primeros, Valencia, Levante, Rayo, Espanyol y Sporting estarán en la Copa.

Goles. Adriana Martín (Levante) recupera el primer puesto en la lista de realizadoras con 21 goles, por delante de Sonia (Barcelona), con 20, y Mari Paz (Valencia), con 19. Les siguen, con 16, las rojiblancas Nekane –por segunda vez en su carrera marcó cuatro goles– y Erika, que anotó su 12º hat-trick.

Eurocopa. Sorteados los grupos para la Eurocopa de 2017, que se disputará en Holanda. La fase de clasificación se extiende de septiembre de 2015 a septiembre de 2016. Los campeones de los ocho grupos y los seis mejores segundos se unirán a la anfitriona en la fase final. Los otros dos segundos disputarán un play-off a doble partido por el último billete. La selección española compartirá grupo de clasificación con las de Finlandia, Irlanda, Portugal y Montenegro.

Segunda. Con su victoria en Logroño (0-3) y la derrota del Athletic B, el Oiartzun ya es campeón. Reocín, Nuestra Señora de Belén y Ardoi se jugarán en la última jornada quién desciende junto a Aragonesa y Gazte Berriak.