«Game of Thrones», audientzia markak hausten

Enpresako ordezkariek eta prentsa espezializatuak kapituluen filtrazioa hondamenditzat hartu bazuten ere, estreinaldiak 8 milioi ikusle legal eskuratu zituen, telesailak berak ezarritako errekorra hautsiz. Zifra hau oso atzean uzten du aurreko gailurrak, eta katearen azken urteetako daturik onena da, “The Sopranos”-en azken kapituluaren atzetik soilik. Bigarren atalak ere aurreko denboraldiko batez bestekoa gainditu zuela kontuan hartuz, pirateriak kaltea baino, telesailari mesede egiten diola pentsa liteke.