«Perdiendo el norte» telesail bihurtuko du Antena 3-ek

“Fargo” edo “Hannibal” bezalako telesail estatubatuarren arrakasta errepikatu nahian, urteko pelikula espainiarrik ikusiena pantaila txikira eramango du Antena 3-ek. Producciones Aparte ekoiztetxea izango da adaptazioaren arduraduna, eta filmaren gidoilariak eta zuzendaria proiektuaren buruan mantenduko ditu. Telesail berriaren aktore-zerrenda ez dute oraindik ezagutarazi.