Atresmediaren etekinak hazi egin dira lehen hiruhilekoan

Antena 3 edo La Sexta bezalako kanalak barne hartzen dituen komunikazio taldeak 21,1 milioi euroko etekin gordina atera du urteko lehenengo hiruhilekoan, 2014an epealdi berean egindakoa baino 6,4 aldiz gehiago. Argitaratutako datuen arabera, publizitate merkatuaren %42,6a hartu du, «taldeko kanalen perfil komertzial onari esker». Taldeko irratien diru sarreren igoera %19,1ekoa izan da eta telebistek, %10,3 lortu dute.