Tokiko publizitatea gora egiten ari da irratian

Atresmedia Radio eta Prisa Radiok argitaratutako txostenek tokiko enpresak irratien diru-sarrera nagusia izatera bueltatuko direla diote. Historian zehar hala izan bada ere, krisialdiak inbertsioa gutxitu eta publizitate instituzionala desagerrarazi zuen, tokiko inbertsioa minimo historikoetan utzita. Hauteskunde urtea izanda, adituek kanpainarekin lotu dute joera aldaketa hau, eta tokiko publizitatea indarberritzeko hilabete batzuk itxaron beharko ditugula ohartarazi dute.