Akira Toriyamak «Dragoi Bola» anime berria ekoitziko du

18 urteren buruan, “Dragoi Bola Z” telesailak jarraipena izango du egile originalaren eskutik. “Dragoi Bola Super” izeneko sail berriak “Dragoi Bola Z”-ren istorioari segida emango dio, Boo munstroa hil eta urte gutxira. Orain arte telesailaren kanonaren parte izan den “Dragoi Bola GT” albo batera utziko dute, beraz, atal berriek. Uztailean estreinatuko dute Japonian, eta oraindik ez dago itzulpen ofizialetarako datarik.