Fincherren telesail berriari baiezkoa eman dio HBOk

“Living on Video” David Fincherren hurrengo lana izango da, “Gone Gril”-ek lortutako arrakastaren ostean. HBOk ekoitziko du telesail berria, eta hamar kapituluko lehenengo denboraldia onetsi zuen atzo. Telesailak 1983. urteko Los Angelesen kokatuko du ikuslea, bideoklipen ekoizpenaren inguruko mundu iluna Robby izeneko hasiberriaren ikuspuntutik erakutsiz, lehen urratsetatik abiatuta.