Idoia ERASO
BAIONA

Estatuak Baionako bortizkeria sexistaren Behatokia deuseztatu du

Ipar Euskal Herriko emazteen aurkako bortizkeriaren Behatokia 2010ean sortu zen Baionan, eta atzo egituraren sorreran izan ziren zortzi herriko etxeetako ordezkariek bere amaieraren berri eman zuten. Desagerpenaren arrazoia Estatu frantseseko ordezkariak apirilaren 29an publiko egin zuen erabakia da, hau da, Behatokian zuen parte-hartzea bertan behera utzi izana. Udal ordezkariek Prefeturaren jarrera ulergaitza eta mingarria dela nabarmendu dute.

Estatuak iritzia guztiz aldatu duelako Behatokiak bortizkeria sexista desagerrarazteko lau urtez egindako lana bertan behera gelditu dela salatu zuten atzo Baionako herriko etxean. Kanbiamendu horren arrazoia Ipar Euskal Herri mailako erakunde bat izatea izan daitekeela adierazi zuen Martine Bisauta Baionako zinegotzi eta Behatokiaren bultzatzaileak. Aldi berean, Pierre-Andre Durand prefetak Estatuaren kanporaketa azaltzeko egin zuen agirian idatzitakoak «mingarriak» direla salatu zuen.

Ipar Euskal Herriko emazteen kontrako bortizkeriaren Behatokia 2010ean sortu zen, zortzi udalerrik bultzatuta: Baiona, Biarritz, Hendaia, Donibane Lohizune, Bidarte, Angelu, Bokale eta Hazparne. Bortizkeria sexisten kontra ari diren eragile ezberdinen arteko elkarlana sustatu zuen: Baionako Ospitalea, Fiskaltza, Polizia Judiziala, Gendarmeria eta elkarte ezberdinak, besteak beste.

2013an Behatokia interes publikoko erakunde (IPE) bihurtu zen Estatu frantsesaren parte-hartzearekin. Urtebetetik gorako hartu-emanen ondoren, 2014ko azaroan prefetak IPE publikoari zigilu ofiziala eman zion. Aldiz, erraztasun administratiboengatik izaera pribatuko IPEa osatzea deliberatu zuten, eta gai hori eztabaidatzeko maiatzaren 4rako biltzar nagusia antolatu zuten.

Apirilaren 29an Prefeturak IPEtik kanpo gelditzen zela jakinarazteko agiri bat kaleratu zuen, eta egun berean horren berri ematen zuen gutuna helarazi zien udal ezberdinetako ordezkariei.

Behatokiko kideek ez zioten jakinarazpen horri erantzunik eman nahi izan, biltzar nagusia egin baino lehen. Baina batzarrak beste ustekabe bat eman zuen, bertara ez baitziren agertu erakunde polizial, judizial eta osasun arlokoak, ezta Estatuak finantzatzen dituen elkarteak ere.

IPEa ofizialki existitzen bada ere, parte-hartzaileen desagerpen horrek «kutxa huts» bat besterik ez duela bilakatzen nabarmendu zuen Bisautak.

Estatuaren ordezkariak igorri zien gutunean agertzen ziren arrazoi guztiak gezurtatuz gutun bat igorri zion asteazkenean Baionako zinegotziak.

Ondoren lau urtetan egindako lanari jarraipena emateko herriarteko elkarte bat sortzea aipatu zuten atzo. Baina desagerpen «mingarri» honen ostean, etorkizunari begiratu aitzin, gertatutakoa onartu beharra nabarmendu zuen Bisautak.

 

Ipar Euskal Herria se convierte en un desierto institucional para tratar la violencia machista

La desaparición del Observatorio de las Violencias contra las Mujeres llega precedida del cierre en febrero del CIDFF (Centro Nacional de Información sobre los derechos de las Mujeres y las Familias) de los Pirineos Atlánticos. Esta institución que ofrece ayuda jurídica a las victimas se cerró por liquidación judicial. Y se pensó que el Observatorio cubriría este hueco.

Tras el cierre en febrero, el CIDFF de la Gironda gestionará el territorio vasco-bearnés a partir del 15 de junio, con solo tres trabajadores para todo el departamento, frente a los siete previos. En Lapurdi y Nafarroa Beherea (zona en la que trabajaba el Observatorio) se realizaron 1.000 consultas en 2014, lo que muestra la precariedad de la situación. I. E.