LEHEN OLATUA, BIZIKLETAN

Mugikortasun jasangarriaren aldeko keinu bat eginez abiatu zen atzo Olatu Talka jaialdia. Donostiako bidegorri sarea baliatuz, hiriko auzo ezberdinetatik 300 txirrindulari irten ziren goizean eta, eguerdirako, Alderdi Ederrera eraman zuten garraiobide jasangarrien aldeko aldarria. Bertan batukada zuten zain, Olatu Talkari hasiera ofiziala emateko. Atzo hasi eta bihar amaituko den jaialdiaren barnean berrehun ekitaldi daude antolatuta. Egitarau osoa: www.olatutalka.eus.Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS