BASUSARRIN HAUR HEZKUNTZAREKIN ABIATUKO DA IKASTOLA

Orain arte eskola publikoa baino aukera gehiagorik ez zuen Basusarrin euskarazko hezkuntzak tokia izanen du irailetik goiti, ikastola abian jarriko baitute bederatzi haurrekin. Herriko Etxearekin garatutako proiektuari esker, egoitza publikoa izanen da –hiru urteko kontratua sinatu dute aldeek–. Ikastola Haur Hezkuntzarekin hasiko da, gerora garatzeko asmoarekin. Seaskaren baitan sortu da, Biriatu eta Azkaraten irekiko direnekin batera. BASUSARRIKO IKASTOLA