A.M.
BAIONA

Iratin hilik aurkitu dute Iñaki Olaziregi, 79 urteko iheslari ohia

Jendarmeen helikopteroak atzo goizeko hamaikak aldera amildegi batean aurkitu zuen Iratiko basoan herenegun desagertutako Iñaki Olaziregiren hilotza. Lagun talde batekin igandean onddo bila joana zen 79 urteko iheslari ohia. Botas ezizenez ezagunagoa, berez urretxuarra zen, baina urte asko zeramatzan Baionan bizitzen.

Gorpuak kolpe ugari zituen eta autopsia egingo diote heriotzaren zergatia zehazteko.