GARA
BILBO

Jabi Lauzirika euskaltzale eta sustatzailea hil da

Jabi Lauzirika Apolo, euskarazko komunikabideen sustatzaile eta kultur eragilea hil zen atzo. Lauzirika ezaguna da batez ere Bilbon, Zenbat Gara elkarteko kidea izateagatik eta Bilboko Kafe Antzokiaren proiektuaren bultzatzaile eta koordinatzaile lanetan ibilia izateagatik. Komunikazioaren esparruan ere aritu zen Lauzirika. Ibaizabal, Bilboko sareko telebista sortzeko lanetan jardun zen eta Bilbo Hiria Irratiko kide eta esatari ere bazen. Sare sozialetan oihartzuna izan zuen Lauzirikaren heriotzak: «Zenbat urte Jabi Lauzirikaren ahotsa @bilbohiria-n entzuten. Berriak, iritziak... bertsolaritzara hurbildu nauen esataria» edota «Adiorik ez, arrosar bilbotarra; basaizearen eta baigorriar guzien laguna», aipatu zuten.